AUPA ZUEK! Borroka eta eskuzabaltasuna, neurri berean

AUPA ZUEK! Borroka eta eskuzabaltasuna, neurri berean

Compartir:

Ikerketa batzuek diote eta frogatzen dute elkartasunak gogobetetasun pertsonala eta, beraz, zoriona handitzen duela. Rakel Ostoaga (1965, Legazpi) duela ia lau urtetik Gernikako Hijas de San Jose ahizpen komentuan sukaldaria eta erizaintzako laguntzailea da, eta haurtzarotik bizi izan du egia hori, aitaren eskuzabaltasunak eta etxean bizi izandako giro solidarioak eraginda. Hamabost urterekin, metastasiaren bidez hedatutako minbizia gainditu eta gero, harrezkeroztik bizitzako gauza txikienak inoiz baino gehiago baloratzen ditu. Ebakuntza bat egin eta lau urtez tratamenduan egon ondoren, Rakelek itxaropen medikoei aurre egin, eta gaur egun, pozik, 36 urteko semea duela dio.

Rakel borrokaren eta eskuzabaltasunaren adibide garbi bat da. Askorako lanorduetatik harago, duela bi urtetik, aktiboki hartu du parte hainbat egitasmo solidariotan, Facebookeko talde pribatu baten bitartez: ‘Nos ayudamos: cadena de favores, trueques, donaciones…’ (Elkarri laguntzen diogu: mesede-katea, trukeak, dohaintzak…). Talde horrek hasiera batean Bizkaian egoera zahurgarrian dauden familientzako bideratu du bildutako dirua, baina orain beste norabide bat hartu du. Gaixotasun arraroak (CTNNB1 eta STXBP1 sindromeak) dituzten bi adin txikikorekin lan egiten dute, gaixoen terapiak eta gaixotasun horien ikerketa diruz laguntzeko. Gainera, Esku Hutsik elkartearen kausarekin ere bat egin dute, ospitaleei oihalak eskainiz, familiak beren haurtxoei behar bezala agur egin diezaieten; dolua bizi duten familiei laguntzeko haien modua da.

Umiltasun miresgarriarekin, Rakelek bere ekarpena eskulanen bitartez egin ohi du: “Zaila zait diruz laguntzea, baina beste era batera lagundu daitekeela uste dut. Poltsak eta bufandak egiten ditut, eta azoka solidario baterako 23 patata-tortilla ere egin izan ditut!”. Arrazoi horiekiko inplikazioak, elkartasuna adierazteaz gain, gehien behar dutenen bizitza hobetzeko konpromisoa ere islatzen du.

Aipatutako Facebookeko taldearekin elkarlanean aritzeaz gainera, Rakelek egoera txarrean bizi diren kaleko animaliei ere laguntzen die, kasuak hurbileko kontaktuekin edota udaltzaingoekin kudeatuz: “Aitarengandik jasotako pasioa da; kalean zauritutako txakurrak eta katuak hartu eta zaintzen zituen berak”.

Etorkizunean laguntzea gustatuko litzaiokeen kausari buruz galdetuta, Rakelek dio Gurutzetako haurrentzako onkologia-unitatean boluntario izan nahiko lukeela, baina onartu du denborak batzuetan bere aurka jokatzen duela. Gaur, zoriona bere aurpegian islatzen da Askoraz hitz egiten duenean: “Esker onez sentitzen naiz, hurbiltasuna, gizatasuna, ontasuna eta enpatia bezalako balioak partekatzen dituen talde honetako kide izateagatik. Aukera horrek benetan gogoaserik sentiarazten nau”.


Mas noticias sobre