Eguberri jasangarriago eta arduratsuago baten alde, Zero Despilfarro

Eguberri jasangarriago eta arduratsuago baten alde, Zero Despilfarro

Compartir:

Ba al dakizu Gabonak direla elikagai gehien alferrik galtzen den unea? Eta etxeetan pilatzen dela gehien hondakin mota hori?

Askorak lehentasuna ematen dio elikagaiak alferrik ez galtzeari, eta, nahiz eta gure zentroetan hartzen ditugun neurrien bidez gure ekarpenik handiena egiten dugun, gure inpaktua askoz ere esparru gehiagotara iristen da; esaterako, gure taldearen eta artatzen ditugun pertsonen etxeetara.

Erronka honi buruzko sentsibilizazioak kezkatzen eta arduratzen gaitu, baita ospakizun-egun bereziotan ere. Horregatik, eta Zero Despilfarro plataformako kide garelako, Gabon hauetan Elikaren (Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa) ¡Zero Despilfarro! egitasmoarekin bat egin dugu, eta gure lantaldeari eta kolaboratzaileei banatutako Gabonetako opari-sortan, elikagaiak alferrik ez galtzeko aholkuak gehitu ditugu. 

2024arekin batera, neurri, egitasmo eta proiektu berriei ekingo diegu. Horien artean, urteko lehen hilabeteetan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean abian jarriko dugun proiektu esperimental bat nabarmenduko da. Eta proiektu horretan, Elikaren laguntza izango dugu, beste eragile batzuen artean. 

Mugarri handi horiek iristen diren bitartean, eguneroko lanean dihardugu, eta gustatuko litzaiguke zuk ere egun bereziotan gauza bera egitea. Zerodespilfarro.eus webgunean, elikagaien xahutzea eta jakiak alferrik galtzea nola murriztu ezagutu dezakezu.

Gabon jasangarri eta arduratsuak opa dizkizugu!


Mas noticias sobre