Txinpun egunaren nondik norakoak

Txinpun egunaren nondik norakoak

Compartir:

Atzo Txin-pun eguna ospatu genuen Askorak zerbitzua eskaintzen duen ikastetxeetako jantokietan. Bertan bazkaltzen duten umeek egun batez Mahi-Mahi jantokiaren esperientzia bizi izan zuten, eguerdiko zerbitzu osoarekin: ostegunetako menu berezia eta patioko dinamizazioa.

Bazkalorduko menuak bi plater eta postrea izan zituen eta bakoitzean Mahi-Mahi esperientzia gauzatu zen. Lehenengo platerak, azalore- eta udare-krema, ezohiko zaporeak dastatzeko aukera eskaini zigun. Bigarrenak, txerriz eta barazkiz betetako fajitak, eskuekin jan genituen eta une dibertigarriak utzi zizkiguten! Eta azkenik, postrearekin txokolatezko ziropa goxoa jan genuen. Zer nolako sorpresa!

Baina hori ez zen guztia izan… Kutxa misteriotsuak eguneko enegarren sorpresa ekarri zigun: burbuila erraldoiak egin genituen! Begiraleen laguntzaz eta guztiok elkarrekin igaro genuen eguerdiko tartea.

Funtsean, eguna oso ondo joan zen, haurren jarrera zoragarria izan zen, benetan disfrutatu zuten eta begiraleek ere dinamika positiboki jaso zutela ikusi genuen.


Mas noticias sobre