ASKORA, RECICLA_BIRZIKLATUREKIN BATERA MUNDUAREN GARBIKETAREN EGUNEAN

ASKORA, RECICLA_BIRZIKLATUREKIN BATERA MUNDUAREN GARBIKETAREN EGUNEAN

Compartir:

ASKORA bigarren aldiz elkarlanean arituko da Recicla_Birzilkaturekin batera gure planetari laguntza bat emateko helburua duen ekimen berri batean!

Hiritar eta herritarren sentsibilizazio eta mobilizazioa helburu duen ekimen hau formatu familiarrean gauzatuko da. Horregatik, iada ASKORAko ekosistemaren parte diren familien parte-hartzea ikustea zoragarria irudituko litzaiguke!

Lankidetza egun honen helburua Bidasoa ibaia kutsatzen eta bertako flora eta faunari traba egiten dieten hondakin eta zaborren bilketa egitea izango da.

Elkartetik ere familiarteko ekintza osasungarriak sustatu nahi dituztenez, bertara gerturatzeko bizikleta, piraguak, kayakak… bezalako garraiobideak erabiltzera animatzen gaituzte.

Ekintza amaitu eta planetarekiko dugun konpromezu eta elkartasuna ospatzeko, ASKORA SOLIDARIAri babestuz, ASKORAK berak, parte-hartzaile guztiei hamaiketako bat eskainiko digute.

Irailak 21an, goizeko 09:00tan, Behobiako zubi internazionaletan hasiko da abentura polit hau.
Parte hartzera animatzen zaituztegu!


Mas noticias sobre