Berdintasuna eta kontziliazioa, egungo gure erronkak

Berdintasuna eta kontziliazioa, egungo gure erronkak

Compartir:

Berdintasuna eta kontziliazio erantzunkidearen erronkak enpresetan lantzearen beharra eta esperientzia ezberdinak ezagutzera emateko, gaur goizean jardunaldi bat ospatu da donostiako Tabakaleran, Etorkizuna Eraikiz programaren barruan antolatua. Askora bertan izan da, Gipuzkoan kontziliazio eta berdintasun politikak lantzen dituzten enpresa bezala mahai inguruetako batean parte hartuz.

Elin Kvanderen eskutik, Norvegiako Zientzia eta Teknologia Institutuko Soziologia eta Zientzia Politikoen Saileko irakaslea, Novegiako aitatasun eta amatasun baimen eta diru-laguntzen funtzionamendua ezagutu dugu. Familian eta bereziki zaintzan rolen parekotasuna eta ardurak orekatzea oinarri duen sistema.  Catalunyako Generalitateko Ordutegien aldaketa bultzatzearen aldeko koordinatzailea den Alexis Sierrak, ordutegia aldatu eta gure ordutegi ohiturak moldatu eta bateragarriagoak egitearen beharraz ikasi dugu. Eta Miren Elgarresta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Organoko zuzendariak, Gipuzkoak martxan duen berdintasun eta kontziliazio proiektua azaldu du, Askora kide duen Erantzunkide enpresa-sarea erreferente modura jarriz.

Rosa Peñaren hitzaldia Etorkizuna Eraikiz jardunaldian

Mahai inguruetan enpresa eta erakunde ezberdinek berdintasuna eta kontziliazioa lantzeko martxan dituzten politika eta proiektuak aurkeztu dira. Rosa Peña, Askorako Pertsonen saileko arduradunak, mahai inguruetako batean gure esperientzia partekatu du, BK ekimenean parte hartzearen ikaskuntza eta esperientziak azalduz.

Horren harira, Diario Vasco-k parte hartzaileetako hiru elkarrizketatu ditu. Horien artean Rosa Peña lankidea. Irakurri hemen elkarrizketa


Mas noticias sobre