Bertako ekoizle txikiak babestuz

Bertako ekoizle txikiak babestuz

Compartir:

Mahi-Mahi Azoka gure menuak osasungarriago eta gozoago bihurtzen laguntzen digutenak aurkezteko sortu dugu: egun osasun krisia dela eta itxirik dauden gure jantokietako menuak egiteko erabiltzen ditugun produktuetako askok hornitzen dizkiguten bertako ekoizleak.

Merkatu honekin, gurekin lan egiten duten ekoizle txikiak lagundu eta bere produktuak saltzeko kanal bat gehiago izan dezaten nahi dugu, hartara, jangelak ixteak beren jardueran duen eragina gutxituz. Horregatik, gure webguneko Azoka atalean, gurekin lan egiten duten bertako ekoizleetako batzuk ezagutu eta eskaintzen dizkiguten produktuak ikusi ahal izango dituzu.

Bertako ekoizleak nekazaritzako ustiategietatik, ganadutik, baratzetatik, itsasontzietatik eta baserrietatik bizi dira, hauei dedikazio osoa eskaintzen dietelarik. Mimoz lan egiten dute produktuak modu naturalean egiteko, teknika eta lan modu tradizionalei jarraituz. Lan horiek, askotan, eskulangintzatik oso hurbil daudelarik. Horri esker, zapore ezin hobeko eta nutrizio-ekarpen handiko elikagaiez goza dezakegu. Horrela, dieta osasungarria izaten lagundu eta ingurumena errespetatzen duten produktu jasangarriak kontsumitzeko aukera ematen diguten elikagaiak ekoizten dituzte.

Askoran elikadura osasungarriaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua egin dugu. Hori dela eta, 2019an Erosketa Jasangarri Plana garatu genuen, eta horren bidez, datozen urteetarako irizpideak eta helburuak ezarri genituen. Erosten ditugun elikagai ekologikoen eta bertakoen ehunekoa handitzen jarraitzea, gure erosketek sortzen duten karbono-aztarna murriztea, hornitzaile jasangarriekin lan egitea, gure erosketa-ereduak sortzen dituen hondakinak gutxitzea, tokiko ekonomian dugun eragina areagotzea…

Ezarritako irizpideak betetzeko eta gure helburuak lortzeko, horretan lagunduko diguten hornitzaileak bilatzen ditugu, gure filosofia partekatuko dutenak eta gizartea eraldatzeko prozesu honekin bat egingo dutenak. Eta tokiko ekoizleak dira horretarako aliaturik onenak. Horregatik, Askorak urteak daramatza bertakoaren aldeko apustua egiten eta kudeatzen dugun zentro bakoitzean hurbileko hornitzaileekin lan egiten.

GURE EKOIZLE TXIKIAK EZAGUTU ETA ZURE LAGUNTZA EMATEKO, BISITATU GURE AZOKA


Mas noticias sobre