Gure Lurreko Haziak: Tomateak eta piperrak

Gure Lurreko Haziak: Tomateak eta piperrak

Compartir:

Eskolako azken hiruhilabeteko honetan, ASKORA dagoen ikastetxe guztietan, “Gure Haziak” kanpainarekin jarraizen dugu. Honetakoan, jankide baikotzat tomate hazi edo piper txorizeroen haziak jasoko dituzte.

Aurki ditzakegun barietate guztien artean, guztiak Euskal Herriko jatorriaz, tomateen artean hauek ditugu:

PIKOLUZE TOMATEA: Gipuzkoako tomate tipikoa da, tamaina ertainekoa eta idi antzeko gorpuzkerakoa. Oso ona entsaladarako.

PUNTALUZE TOMATEA: Tomate hau pikoluzea bezalakoa da, baina Bizkaian, Urdaibai eta Lea-Artibaiko eskualdeetan batez ere landuta. Beraz, oso ona entsaladarako.

IGELDO TOMATEA: Igeldo-tik (Donostialdeatik) datorren tomatea. Era nahiko esferikoan.

ARETXABALETAKO MOSKORRA TOMATEA: Aretxabaletako tomatea, Gipuzkoa barneko herri batetakoa. Oso estimatua entsaladetarako eta nahiko erresistentea mildiuaren erasoei, Gipuzkoa eta Bizaian tomateek duten gaitza.

DEUSTUKO TOMATEA: Tradizionalki Bilbo handian ezaguna den tomatea, gaur egun Bilboko auzo batetik datorrena, oso ezaguna bere tomateengatik. Bilbotik nahiko urrun dauden herrietako jendea hurbiltzen da Deustura tomate hauek erostera, oso aldeko baldintza batzuetan aurkitzen baita hegoaldera duen orientazioagatik. Gaur egun Bilboko itsasadarreko eskuineko marjinatik Uribe Kostaraino iritsiz lantzen den tomatea da. Tamaina ertaineko tomate laua da, batez ere entsaladarako oso estimatutakoa.

Hauetaz gain, oraingoan Bizkai kostaldeko ohiko Gernikako PIPER TXORIZERO barietatea aurki dezakegu.Bai frijitzeko bai lehortzen uzteko erabil ohi duguna, eta noski, txorizo samur batzuk egiteko.

Baserritartxo, mutiko eta neska, guztiek hazi honetaz goza dezazuen espero dugu aurreko hilabeteetan bezalaxe norberaren baratzaz!!!


Mas noticias sobre