“Gure Sandwicha”, bertako produktuaren omenez

“Gure Sandwicha”, bertako produktuaren omenez

Compartir:

“Gure Sandwicha”. Datozen hiletan gurekin batera garatuko den proiektua bat; elikadurarekin eta osasunarekin lotura estua izango du eta “su artean“ egiten den ekimen bat baino gehiago.

Hainbat urtetako lankidetzen ondoren, “Gure Sandwicha” jaio da, gure hornitzaileak omentzeko: Baserritarrak, arrantzaleak eta abeltzainak, eta egunero-egunero planetaren iraunkortasunean laguntzen ahalegintzen diren eta artisau eran prestatutako jakiekin eta gure lurreko produktuak mimatuz zaintzen gaituzten elikaduraren munduko ekimen eta enpresa lokalak.

“Gure Sandwicha”, ekimena umila da, sandwich bat, zeinak agertzen den bakoitzean gure kultura gastronomikoaren eta baserrietako kulturaren zati bat kontatuko baitigu.

Osagairik hoberenekin osatuta egongo da beti: Irin hutsarekin eta hartzidura naturalez egindako ogia, eta zonaldeko ekoizleek hornitutako osagai ekologikoak edota lokalak.

Sandwicharekin batera bere osagaien jatorria jakinaraziko dizuegu atsegin handiz!

Laster aurkituko duzue udako kanpaldietan, enpresako gosarietan, ekintza solidarioetan eta, nola ez, ikasturtearen hasierarekin batera eskoletako janari zerbitzuetan eta unibertsitateko ikasle egoitzetan ere bai.


Mas noticias sobre