MUGIKORRAK OIERREN ALDE

MUGIKORRAK OIERREN ALDE

Compartir:

Egunero, zorionez, pertsona asko inplikatzeko aukera dugu gure proiektu solidarioetan. Mugikorrak Oierren alde izeneko proiektuarekin, ASKORA SOLIDARIOAk bat egin nahi izan du Oierren ikastolak Sanfilippo Sindromearen aurka borrokatzen laguntzeko bultzatu duen ekimenarekin.

Otsailaren 28an Gaixotasun Arraroen Munduko Eguna ospatu zen eta egun horretan ASKORAk ekimenarekin nahi zuten ikastetxeei, enpresei, egoitzei eta beste edozeini kutxa bat eskaini zien 2 hilabetetan mugikor zaharrak biltzen joateko, ondoren Oierren Ikastolak mugikor horien kudeaketa eginez dirua biltzeko.

Eskerrak ematen dizkizuegu ekimen honetan parte hartzera animatu zareten guztioi. 15 egun falta dira kanpaina ixteko, eta esan dezakegu erabateko arrakasta izan dela. ESKERRIK ASKO!!


Mas noticias sobre