Gure haziak: Sabandoko Gari Gorria.

CATERING COMEDORES ESCOLARES

ASKORA dagoen ikastetxe guztietan abian jarri dugu “Gure Haziak” kanpainia, bigarren aldiz ikasturte honetan. Kasu honetan, jankide bakoitzak gutun-azal bat jasoko du Sabandoko Gari Gorri 10 hazirekin.

Euskadiko Hazi Sareko gure lagunek jakinarazten digute gari hau oso barietate berezia dela, Araba eta Nafarroan XX.garren mende erdialdean gehien ereindako bost gari moten arteko bat izan zelako eta duela 40 urte eskas Sabandoko herrian (Arabako Mendia) berreskuratu baitzen.

Barietate hau neguan ereiten da, eta bere ziklo biologikoa 7 eta 9 hilabete artekoa da. Hiruhilabete honetan gure jankideen pazientzia frogatuko dugu, baina 2 metro baino gehiago neurtu ditzakeen hazi honen haziera ikusiz gozatu ahal izango dute!

Gure eguneroko elikaduran zerealek duten garrantzia gogorarazteko aukera aprobetxatu nahi dugu; gari honetatik lortzen da gure janariekin zerbitzatzen diren ogi zoragarriak egiteko irina.

Aurreko hiruhilabetean bezala, mutiko eta neska guztiek hazi honetaz goza dezaten espero dugu!!