Lan-osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala

Lan-osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala

Compartir:

Gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Osalanek, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak eta Emakundek antolatutako “Lan-osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala” jardunaldia egin da, Emakundek bultzatzen duen Berdintasunerako Foroaren barruan. Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Jon Azkuek, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonsok eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak inauguratu duten jardunaldian hainbat gai jorratu dira, hala nola  lanpostuen balorazioa genero ikuspegiarekin, enpresetako sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloak, eta 2019an genero-ikuspegia duten Lan Ikuskaritzako Jarduerak eta arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibideak ezartzeko proiektu pilotuaren emaitzak, Askora parte hartzaile duen proiektua.

Askoratik, berdintasunaren inguruan egiten dugun lanketa, gure lan arriskuen prebentziorako protokoloak eta bi hauek elkarrekin nola lantzen ditugun partekatu dugu bertaratutakoekin, baita Genero Ikuspegia Lan arriskuetan txertatzeko Osalanen proiektuan parte hartzaile modura landu eta ikasitakoa ere.

Testuinguru horretan, nabarmendu da desiragarria dela emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat izatea, enpresan berdintasunaren eta emakumeen diskriminaziorik ezaren aldeko kultura sustatzen lagunduko duena, sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren portaerak onartezintzat joko dituena eta sexismorik gabeko harremanak eraikitzeko lan egingo duena.


Mas noticias sobre