Merkalan lanbide azokan izango gara

Merkalan lanbide azokan izango gara

Compartir:

Azaroaren 15ean eta 16an, Lanbidek urteroko enplegu-azoka egingo du. Eta Askoratik, aurten ere, talentua erakartzeko gure programa jarraituz, bertan izango gara.

Bigarren urtez jarraian, azoka hau bertsio birtualean ospatuko da, interesa duzuen guztiek etxetik bertatik parte hartzeko aukera izan dezazuen. Baina zuzenean ere bisitatuko ahalko gaituzu: Azokak formatu presentziala berreskuratuko du eta aurten, Gasteizko Europa Jauregian topatuko gaituzuelarik.

Postu hauetan eman dezakezu izena gure standean:

  • Donostialdeko Mahi-Mahi jantokietarako hezitzaileak
  • Bilboko Mahi-Mahi jantokietarako hezitzaileak
  • Donostialderako sukaldaria
  • Bilborako sukaldaria
  • Gasteizerako sukaldaria
  • Gasteizko geriatriako laguntzaileak

Europa Jauregian ikusiko dugu elkar, edo, nahiago baduzu, gure stand birtuala bisita dezakezu.


Mas noticias sobre