Albisteak

Bisita instituzionala martxoak 8aren bezperan.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Berdintasuneko zuzendaria, Miren Elgarresta, Askorako bulego nagusietan izan ditugu gaur, martxoaren 8aren bezperan, berdintasun alorrean egiten dugun lana ezagutu eta etorkizunera begira ditugun proiektuak ezagutzeko. Askoraren DNAn dago berdintasuna, gure sorreratik Berdintasun Planak landu ditugularik.  Feminizatutako sektore baten parte izanik, emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasuna bermatzeko politikak martxan […]

Merluza_zuzen_arrainak

Arrain jasangarri eta kalitatezkoak

Arraina, oro har, kaloria gutxi ditu, eta proteina, bitamina eta mineralen iturri ona da. Gainera, espezie askok Omega 3 gantz-azidoak ematen dizkigute. Oso elikagai osasungarria denez, maiz agertu behar du gure dietan, eta halaxe ikusten dugu Askoran, gure menuak diseinatzerakoan. Bezero bakoitzarekin adostutako irizpideen arabera, arraina hilean 5 eta 10 egun artean egoten da gure […]

Bizi kalitatea hobetzea, gure zaintza ereduaren ardatz.

Askora Nagusiaren zuzeneko arretarako taldeek terapia ez-farmakologikoen programak diseinatu eta abian jartzeko prestakuntza jasotzen dute. Askora Nagusitik gure egoiliarren bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dugu, pertsonetan oinarritutako zainketa-ereduarekin. Horregatik, gure zentroetako erabiltzaileen beharrei erantzuteko formulak bilatzen ditugu, betiere haien bizi-kalitatea hobetzen saiatuz. Terapia ez-farmakologikoak gure eguneroko lanean erabiltzen ditugun tresnetako bat dira, dementzia duten adineko pertsonei […]

Elikadura ohitura osasuntsuak sustatuz

Askoran egunero egiten dugu lan elikadura ohitura osasuntsuak sustatu eta gure jantokietako erabiltzaileei menu orekatuak eskaintzeko. Kalitatezko lehengaiak erabiltzea gure menuen oinarria da, horregatik, gure menuen %40a baino gehiago bertako ekoizleen produktuz edota elikagai ekologikoz osaturik daude. Landa arrautzak erabiltzen ditugu, euskal lekaleak, jantokien inguruko ekoizleen produktuak, eta barazki eta frutek presentzia handia dute gure […]

Elikagai segurtasuna eta dieta bereziak

Askorako Kalitate Saila arduratzen da jantokietako menuak prestatzeaz, baita dieta berezi guztiez ere, eta sukaldeetan nahiz jantokietako zerbitzuan araudi higieniko-sanitarioa betetzen dela gainbegiratzeaz. Gure eguneroko zerbitzuan, elikagaien segurtasuna eta erabiltzen dugun lehengaiaren kalitatea dira nagusi. Eta horrek neurri zorrotzak hartzera garamatza, gure menuez egunero gozatzen duten pertsona guztien segurtasuna bermatzeko. Hori dela eta, dieta bereziak […]

Lan-osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala

Gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Osalanek, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak eta Emakundek antolatutako “Lan-osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala” jardunaldia egin da, Emakundek bultzatzen duen Berdintasunerako Foroaren barruan. Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Jon Azkuek, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonsok eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak inauguratu duten jardunaldian hainbat gai jorratu dira, hala nola  lanpostuen […]

Azaroak 25 | Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Beste urte batez ere  Emakunderen Berdintasun Gunearekin elkarlanean, azaroaren 25eko aldarrikapenarekin bat egiten dugu, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Gaur gure jantokiak morez zipriztindu ditugu. Aldaketa txikia den arren, ohiko muxuzapiak, kolore moreko muxuzapiengatik aldatu ditugu eta honek ikasleen interesa piztu du, berdintasunaz, errespetuaz eta indarkeriaren tolerantzia ezaren inguruan hitz egiteko aukera eman diguna. […]

Kooperazioa eta ahalduntzea

Aspegi Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean Senegaleko arrantza sektorean lan egiten duten emakumeak ahaldundu eta laguntzeko kooperazio proiektu bat abian jarri dute. Nerea Ibáñez, Aspegiko Lehendakariak Senegalera egindako bisitan emakume hauen errealitatea eta beharrak bertatik bertara ezagutu ostean, senegaleko 4 emakume ekintzailek osatutako delegazioa gonbidatu dute Gipuzkoara egun hauetan. Bisita honetan zehar arrantza sektorea […]

Neurri urgente eta beharrezkoak berdintasun alorrean

Gaur goizean “Berdintasun alorreko neurri urgente eta derrigorrezkoak” jardunaldia ospatu da Donostian, non  Askorak azken urteetan berdintasun alorrean egindako lana azaltzera gonbidatu gaituzten. APD, Zuzendaritzaren Garapenerako Elkarteak, Miramongo Parke Teknologikoan antolatutako jardunaldiak berdintasun arautegi berriak eta enpresen egungo egoera aztertu  ditu, baita berdintasun erreal eta efektibo bat eman dadin enpresek martxan jarri beharreko neurriak azaldu […]

“Elikagaien Berrikuntza” sarietan hautagai

Etengabeko hobekuntza prozesuaren baitan eta NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuekin adierazitako atxikimendua dela eta, Erosketa Jasangarri Plana sortu dugu, elikagaien kalitatea nagusi izanik, alor sozialak eta ingurumenak indar handia hartzen dutelarik. Plan honetan epe laburrean eta epe luzera gauzatuko ditugun ekimen ugari biltzen dira, erosketa eredu guztiz jasangarria izatea ahalbidetuko diguna, gure lurraldeari  eta gizarteari oso […]