Elikagai segurtasuna eta dieta bereziak

Askorako Kalitate Saila arduratzen da jantokietako menuak prestatzeaz, baita dieta berezi guztiez ere, eta sukaldeetan nahiz jantokietako zerbitzuan araudi higieniko-sanitarioa betetzen dela gainbegiratzeaz.

Gure eguneroko zerbitzuan, elikagaien segurtasuna eta erabiltzen dugun lehengaiaren kalitatea dira nagusi. Eta horrek neurri zorrotzak hartzera garamatza, gure menuez egunero gozatzen duten pertsona guztien segurtasuna bermatzeko. Hori dela eta, dieta bereziak egiteko protokolo zorrotza dugu, prestatutako plateren trazabilitatea bermatzen duena, mahaikideak dituen intolerantzia, alergia edo elikagai murrizketa medikoen bete beharrak asetzeko.

Gabonak iristean, ospakizun bereziak iristen dira, elikagai zehatzak, hala nola Gabonetako gozokiak… Eta egun bereziak ere iristen dira jangelara: Santo Tomas, oporren aurreko hiruhileko azken eguna… Egun horietan, menuan keinu bereziak egiten ditugu. Baina pertsona guztiek ezin dituzte jan elikagia hauek eta Askoratik pertsona guztiek egun hauek gozatu eta ospatu ahal izatea nahi dugu. Horretarako gure Kalitate eta Erosketa Sailek ahalegina egiten dute, ordezko produktuak bilatzen dieta bereziak dituzten erabiltzaileentzako. Dieta berezietarako erabiltzen diren produktu guzti hauek aurretiaz homologatu egiten dira, fitxa teknikoak gainbegiratuz eta dastaketa frogak eginez.

Aurten, San Tomasetan, menu beganoak edo begetarianoak eskaintzen ditugun ikastetxeetan, ikaslee horiek txorizo-itxurako landare-prestakinarekin egindako ogitarteko gozo bat gozatu ahal izan dute,  bai ikasleek, zein haien familiek asko eskertu dutena.

Hiruhilekoko azken ostiralean, urteko azken bazkaria egunarekin batera, postre berezi bat eskaini genien ikasleei: txokolatezko turroia. Baina turroia alergeno askoko elikagaia da, hala nola fruitu lehorrak, arrautza, esnea, glutena… Baina, aurten, alergiak edo intolerantziak direla-eta dieta bereziak dituzten mahaikideek txokolatezko eta arroz harrotuzko turroia hartu ahal izan dute, artisau-lantegi batean egina eta alergenorik gabea.

Izan ere, Askoran ahalegin handia egiten dugu dieta bereziak dituzten pertsonak integratuta senti daitezen eta desberdintasunik izan ez dezaten, gainerako lankideen menurik antzekoena eskaintzen saiatuz.