ASKORAk EITB-Taldea jasotzen du bere Sukalde Zentraletan

ASKORAk EITB-Taldea jasotzen du bere Sukalde Zentraletan

Compartir:

EITB grabazio talde batek ASKORAko instalazioak bisitatu ditu. Gure Sukalde Zentralak, Eskola, Haurtzaindegi, Nagusien Egoitza eta Enpresa – Jangeletako menu guztiak prestatzen diren lekuan, grabazio-egun bizia izan du.

Beraien bisitaren helburua ASKORAk Elikadura Osasuntsuagatik, bertako produktu eta produktu ekologiekin egiten dugun apustua hurbiletik ezagutzea izan da. Baita ere, gure instalazioetan ezartzen ditugun Higieniko Sanitario prozesuen kudeaketa zorrotza ezagutaraztea ere.

Grabazioak iraun dituen hiru orduetan, nerbio eta irribarre artean, lehengaien aukeraketa onak, inguruko jatorritik eta ekologikoa, menu orekatu eta ikasteentzako desiragarriak egiteak dakarren lana, osasuntsu sukaldatze – sistema edo eta dieta berezien manipulazio finak duen garrantzia azaldu dugu.

Ibilbidearekin, azken urteetan zehar abiarazi ditugun konzienziazio kanpaina ugariak azaldu ahal izan ditugu, garrantzia jasoz, ASKORAtik txikientzako kontzientziazio eta heziketa ematen zaiona elikadura, jarduera fisiko eta emozio osasuntsuen inguruan. “Gure Lurreko Haziak” kanpainak, kanpaina POP CORN-er, Hortzi eta beste hainbeste nabarmenduz.


Mas noticias sobre