Albisteak

Askora Nagusiren proiektua Silver Economy deialdian hautatua

“Silver Economy” laguntza-programaren barruan hautatu diren 13 proiektuetako bat izan da Askora Nagusik Adinberri – Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzen deialdian aurkeztutako elikadura-zerbitzu berritzailea garatzeko pilotaje-proposamena. Gure proiektuak Gipuzkoako zentro soziosanitarioen jantoki zerbitzuaren esperientzia hobetu nahi du, pertsonengan oinarritutako eredu berritzaile bat sortuz. Pilotutza proiektu honen bidez, zentro soziosanitarioetako jantokiak espazio atseginagoak bilakatzea, baita elikadura osasuntsua […]

ISO 14001: Jantoki kolektiboen ingurumen kudeaketa

Askora ingurumenarekin konprometitutako enpresa da. Hori dela eta, hainbat jarduera eta prozedura egiten ditugu planetan dugun eragina murrizteko. Zerbitzua ematen dugun jantoki kolektiboak modu jasangarrian kudeatzearen alde egiten dugu, eta, horretarako, Askorako Kalitate eta Ingurumen Sailak hainbat neurri eta prozesu diseinatu eta ezarri ditu, gure aztarna ekologikoa murrizteko. Prozedura horiek ISO14001 ziurtagiria jaso dute, ingurumena […]

Elkartasun olatuak Mediterraneoan

Elkartasuna Askoraren DNAren zati da, baita gure proiektu guztietan dagoen balioa. Horregatik, Mahi-Mahiren plan pedagogikoaren barruan, eskola jantoki eta jolastokiak kudeatzeko gure eredu berritzailea, balio nabarmen eta landuetako bat da. Emozioz, esker onez eta ospakizunez betetako hilabetea da abendua. Baina garai hau ez da modu berean bizi gizarte-errealitate guztietan, eta hau Mahi-Mahi mahaikideekin landu nahi […]

Genero indarkeriaren aurrean, TOLERANTZIARIK EZ!

Emakumeen aurkako indarkeria guztiei eragiten digun arazo bat da, gizartean zeharka landu behar duguna: gure erantzukizun indibidualetik abiatuta, hezkuntza-sistema paritario batetik pasatuta, telebistako eta musikako edukiak egokitu, eta elkarte, enpresa eta erakundeen jardun eta politika sozialen sorreraraino. Aspalditik ari gara Askoran berdintasunaren eta emakumeen eskubideen alde lanean, eta, horren ondorioz, gure Berdintasun Planak garatu ditugu. […]

Zaintzen dutenak zainduz

Askora Nagusiko profesionalak izan dira COVID-19ri modu zuzenagoan aurre egin behar izan dioten, eta oraindik aurre egiten diotenak. Azken hilabeteetako egoera zailak ondorio psikologikoak eta kudeaketa emozionaleko zailtasun batzuk ekarri ahal izan dizkie COVID-19aren aurkako borrokan lehen lerroan aritu diren profesionalei. Horregatik, orain inoiz baino gehiago, arreta bereziz zaindu behar ditugu, zaintzako profesionalak. Eta horretaz […]

Bertako Produktuaren Eguna 2020

Askoratik beste urte batez Donostiako Sustapenak antolatutako Bertako Produktuarekin bat egin dugu, ospakizun hau Donostiako gure jantokietara eramanez. Urriaren 30ean hirian kudeatzen ditugun eskola jantokietan KM0 menua eskaini dugu, oso osorik bertako ekoizleen produktuekin egina: – Usurbilgo Aintziako kalabazekin egindako krema. – Lumagorri baserriko oilasko errea Karabelekoko letxuga ekologikoarekin. – Goenaga jogurta. Ikasleen artean arrakasta […]

“Eskola jangela osasungarriak” proiektua NAOS Sarietan saritua

Osasun Ministerioak, XIII. NAOS Estrategia Sarien barruan, “Eskola Jantoki Osasungarriak” ekimena saritu du, Askora partehartzaile izan duen  Eusko Jaurlaritzaren proiektua. Proiektu pilotuaren bidez, motibazio-tresnak diseinatu ziren Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. Maila tarteko ikasleek beren dietan barazki, arrain eta fruta gehiago kontsumi dezaten, bai eskolako jantokian, bai etxean. Horretarako, helburuen araberako kontrol eta sari sistema […]

Elikagaien Galera Eta Xahuketari Buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko I. Eguna

Nazio Batuen Batzar Nagusiak bultzatuta, gaur Elikagaien Galerari eta Xahuketari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko I. Eguna ospatzen da, eta Askoratik ospakizun honekin bate gin dugu. Arazo hau oso zabaldua dago gure gizartean, orain arte normalizatuta egon delarik. Baina zorionez, egoera aldatuz doa. Askoran, urteak daramagu gure sukalde eta jantokietatik elikagai xahuketari aurre egiten. Nekazaritzako Elikagaien Ekonomia […]

Itsasoak zaintzen ditugu

Askoran, badakigu gure itsasoak eskaintzen dizkigun altxorrez gozatzen jarraitu ahal izateko, beharrezkoa dela hau zaintzea. Horregatik, zuhurtasunez aukeratzen dugu gure jantokietan zerbitzatzen dugun arraina, bai jasangarritasunaren ikuspegitik, bai osasunaren ikuspegitik. Itsasoak eta bertan bizi diren espezieak zaintzeko, hiru irizpide argi erabiltzen ditugu beti gure jantokietan zerbitzatzen dugun arraina erosteko: -FAO harrapaketa-eremua – Arrantza-artea -Espeziearen jasangarritasuna […]

Gure zerbitzuak egokituz

Askoran artatzen ditugun pertsonen ongizatea zaintzen dugu egunero. Eskola jantokietako, helduen egoitzetako, enpresa jantokietako eta ikastetxe nagusietako erabiltzaileek gure zerbitzuez erosotasun eta segurtasun osoz goza dezaten, profesionaltasunez, baina gertutasunetik egiten dugu lan, pertsonen ongizatea gure lehentasuna delarik. Horregatik, gaur egungo egoeran, gure zerbitzu guztiak egokitu ditugu, Askora osatzen dugun pertsona guztion osasuna eta segurtasuna lehenetsiz, […]