Albisteak

Azaroak 25 | Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Beste urte batez ere  Emakunderen Berdintasun Gunearekin elkarlanean, azaroaren 25eko aldarrikapenarekin bat egiten dugu, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Gaur gure jantokiak morez zipriztindu ditugu. Aldaketa txikia den arren, ohiko muxuzapiak, kolore moreko muxuzapiengatik aldatu ditugu eta honek ikasleen interesa piztu du, berdintasunaz, errespetuaz eta indarkeriaren tolerantzia ezaren inguruan hitz egiteko aukera eman diguna. […]

Kooperazioa eta ahalduntzea

Aspegi Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean Senegaleko arrantza sektorean lan egiten duten emakumeak ahaldundu eta laguntzeko kooperazio proiektu bat abian jarri dute. Nerea Ibáñez, Aspegiko Lehendakariak Senegalera egindako bisitan emakume hauen errealitatea eta beharrak bertatik bertara ezagutu ostean, senegaleko 4 emakume ekintzailek osatutako delegazioa gonbidatu dute Gipuzkoara egun hauetan. Bisita honetan zehar arrantza sektorea […]

Neurri urgente eta beharrezkoak berdintasun alorrean

Gaur goizean “Berdintasun alorreko neurri urgente eta derrigorrezkoak” jardunaldia ospatu da Donostian, non  Askorak azken urteetan berdintasun alorrean egindako lana azaltzera gonbidatu gaituzten. APD, Zuzendaritzaren Garapenerako Elkarteak, Miramongo Parke Teknologikoan antolatutako jardunaldiak berdintasun arautegi berriak eta enpresen egungo egoera aztertu  ditu, baita berdintasun erreal eta efektibo bat eman dadin enpresek martxan jarri beharreko neurriak azaldu […]

“Elikagaien Berrikuntza” sarietan hautagai

Etengabeko hobekuntza prozesuaren baitan eta NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuekin adierazitako atxikimendua dela eta, Erosketa Jasangarri Plana sortu dugu, elikagaien kalitatea nagusi izanik, alor sozialak eta ingurumenak indar handia hartzen dutelarik. Plan honetan epe laburrean eta epe luzera gauzatuko ditugun ekimen ugari biltzen dira, erosketa eredu guztiz jasangarria izatea ahalbidetuko diguna, gure lurraldeari  eta gizarteari oso […]

Ikus itzazu menuak nahi duzunean, nahi duzun gailutik

Askoran familiekin eta ingurumenarekin dugun konpromisoari jarraiki, uda honetan menuen kudeaketarako plataforma berria garatu dugu, non irailetik hasieratik gure menuak eskuragarri dauden. Aldaketa honen helburua, menuetan eskaintzen dugun informazioa etengabe eguneraturik izatea eta eduki kopuru handiago bat eskaini ahal izatea da, ikastetxe, eskola eta ikastolek, zein familiek haurrek jasotzen duten elikaduraren informazio osatu eta eguneratua […]

Zerbitzuen etengabeko hobekuntza

Udara ebaluazio, gogoeta eta proiektuen diseinu garaia da gurean. Bezeroen iritzia zerbitzu ebaluazioen bitartez jaso ostean, gure lan-taldeekin auto-garapen elkarrizketak buruturik eta sail bakoitzak dagokion gogoeta eta autoebaluaketa egin ostean, gure zerbitzuak nola hobetu ditzakegun eta hauek bezeroei ematen dieten balio erantsia nola handitu pentsatzeko ordua da. Bai bezeroen beharrei, zein gizartearen beharrei erantzuteko asmoz. Uda honetan, barne hobekuntzetan ere murgildu gara, menuen sorrera, diseinu eta komunikazioa hobetzeko asmoz. Lan eta lan gabiltza irailean zuei hau aurkeztu ahal izateko. Garai honetan obrak eta egokitzapenak ere gauzatzen ditugu, irailean Mahi-Mahi abenturan murgilduko diren jantoki berriak prest egon daitezen. Eta ez dakizue zein prozesu polita den, jantoki tradizional bat familia eta ikasleekin pentsatutako jantokian bilakatzea. Hirugarren adineko pertsonei zuzendutako zerbitzuetan ere buru-belarri gabiltza berrikuntza prozesu batean murgildurik. Geroz eta adineko pertsona aktibo eta autonomiagoak dituen gizarte batean, nola liteke hauei eskainitako zaintza zerbitzuek errealitate honi guztiz ez erantzutea? Ideia politekin gabiltza lanean, eta hauek frogatzeko irrikan gaude. Eguzkiak ematen digun energia lagun, udan motorrak prest uzten ditugu, ikasturte berria topera hasi eta aurrekoa baino esperientzia hobeak eskaintzeko. Eta ikasturte berria berrikuntzaz beterik dator!

Olarain Ikastetxe Nagusia

Uztailaren 1etik aurrera gure gain hartuko dugu Olaraineko sukaldaritza eta otorduen zerbitzua. Donostian erreferentziazkoa den ostatu honek Ikastetxe Nagusi eta turistentzako ostatu bezala funtzionatzen du, hilero ehunka pertsona pasatzen direlarik bertatik: ikasleak, kirolariak, irakasleak, turistak… Publiko ezberdinak oso, behar eta gustu ezberdinak dituztenak. Baina Askoratik guztien nahiak betetzen ahaleginduko gara egunero! Gure filosofia jarraituz, Olaraineko […]

Genero-ikuspegia prebentzio kudeaketan integratzeko Jarraibideak

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna gure oinarrietako bat da, enpresaren sortzetik lantzen diharduguna. Lan hori dela eta, errekonozimendu ezberdinak izan ditugu bidean eta horrek lan egiten jarraitzera animatzen gaitu. Gure enpresa barnean emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna ematea ahalbidetuko duten politikak lantzen ditugu horretarako, baita gizartea kontzientziatzen eta eraldatzen lagunduko diguten ekintzak sortu eta gauzatu […]

Zero hondakin piknikak

Askorak ekimen berri bat jarri du martxan, gure kontsumo ohiturek sortzen duten eraginaren ingurua hausnarketa sustatu eta hauek murrizteko lan egiteko asmoz. Horretarako zero hondakin piknik formatua osatu dugu gure jantokietarako, The English Schoolek adibidez gaurtik aurrera bere irteeretan erabiliko duena. Haurren bazkaria unifikatzeak gainera, berdintasun eta oreka klima bat sortzen du irteeran. Bakoitzak zer […]

impacto social

Eragin soziala: goranzko balioa

Enpresa bezala urteak daramatzagu gure ekintza guztien eragin sozialaren inguruan hausnartzen. Gure helburu nagusia pertsonen bizitza kalitatea eta ongizatea zaintzea izanik, gure lan egiteko modua beti eragin soziala eta ingurugiroaren zaintzarekin lotua egon behar duela ulertzen dugu. Eragin sozialaren neurketa eta kudeaketaren inguruan hitz egiteko helburuarekin, APD eta Bilbao Ekintzak apirilak 11n “Enpresaren eragin soziala: […]